lunes, 18 de octubre de 2010

Zertarako nahi dugu bloga?

Zuen lehenengo ataza blog bat sortzea izango da. Hori baino lehenago zertarako erabiliko duzgun erabaki behar dugu.
Horretarako Felipe Zayasen mapa kontzeptual hau lagungarria izan ahal da:


Egin klik irudiaren gainean mapa ikusteko

Aurrezagupenak azalaratzen...

Hasi baino lehen, mundu honetan izan duzuen esperientzia konpartitu nahi dugu. Horretarako hona hemen formulario bat. Egin klik eta galderak erantzun:

Ongi etorri ikastaro honetara!


Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean gaitasun digitala daukagu. Honek irakasleengandik esforzu eta prestakuntza eskatzen du.
Azkenengo urteetan ikastetxe gehienetan IKTen inguruko prestakuntza burutu da baina oso orokorra izan dela eta kasu gutxietan soilik arloko alde didaktikoak landu direla uste dugu. Hau dela eta, oinarrizko prestakuntza tekniko hau jaso ondoren, gure asmoa da IKTen erabilera hizkuntzen didaktikarekin zuzenean garatzea oinarrizko gaitasunak eta batez ere, Komunikazio Gaitasuna hobetzeko.
Ikastaro honen dinamika guztiz praktikoa izango da: Hizkuntzen trebeziak garatzeko atazak landu IKTen aplikazioak erabiliz.

Hauxe da gure lan proposamena eta egutegia.