lunes, 18 de octubre de 2010

Ongi etorri ikastaro honetara!


Curriculum berriaren oinarrizko konpetentzien artean gaitasun digitala daukagu. Honek irakasleengandik esforzu eta prestakuntza eskatzen du.
Azkenengo urteetan ikastetxe gehienetan IKTen inguruko prestakuntza burutu da baina oso orokorra izan dela eta kasu gutxietan soilik arloko alde didaktikoak landu direla uste dugu. Hau dela eta, oinarrizko prestakuntza tekniko hau jaso ondoren, gure asmoa da IKTen erabilera hizkuntzen didaktikarekin zuzenean garatzea oinarrizko gaitasunak eta batez ere, Komunikazio Gaitasuna hobetzeko.
Ikastaro honen dinamika guztiz praktikoa izango da: Hizkuntzen trebeziak garatzeko atazak landu IKTen aplikazioak erabiliz.

Hauxe da gure lan proposamena eta egutegia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario